Páginas

LMH1



ONDO ETORRIA!!


2014-15 ikasturte  honi  ondo  etorria  emon  deutsagu  jadanik.  Eraikin  barria  ezagutu  dogu,  baita  gure  gelak  ere:  musika  gela,  jantoki  barria,  patio  barriak...  



 Seguru  gagoz  hurrengo  asteetan  Ikastolak  sekreto  barriak  aurkeztuko  deuskuzala.

 Ederto  batean  pasatuko  dogulakoan  gagoz!






KURTSO HASIERAKO GURASO BATZARRA 
(POWER POINTA)


GURASO BATZARRA LMH1 from LideFdez




LETREN NORABIDEA LANTZEKO WEB ORRIALDEA





KLIKATU BEHEKO LOTURAN: 


http://www.doslourdes.net/peliculas_trazo_letras.htm





KURTSO HASIERAKO OSPAKIZUNA



Urriaren hasieran kurtso hasiera ospatu genduan. Kaperara jaitsi ginan eta Jangoikoari eta Ama Birjinari eskerrak emon geuntsen kurtso barriagatik. 








Ospakizunean umeak izan ziran benetazko protagonistak. Otoitzen eta abestien bitartez, helburu bategaz elkartu ginan: aurtengo gauza barri guztiengatik eskerrak emon!












"CINDERELLA" ANTZERKIA


Pasadan astean, "Cinderella" deitutako ingeleseko antzerkia ikusteko aukera zoragarria izan gendun. 

Guztiok primeran pasa gendun! Hona hemen  argazki  polit  batzuk: 


    



Horretaz gain, abesti polit-polit bat ikasi gendun... 


"Red and yellow, and pink and green..." 



https://www.youtube.com/watch?v=zjik9U_Qo_8




EUSKARAREN  EGUNA

Aste honetan Euskararen eguna ospatu dogu ikastolan. Azken egun hauetan maila osoa gure antzezpena prestatzen ibili gara. 


Ederto baten pasa dogu Pipitx laguna gure artean egonda. 


Horra hor egun horretako argazki batzuk: 






















PLANETARIUM-ERA GOAZ!!

Pasadan astean Planetariuma bisitatzera joan ginan. 
Berton, gauza piloa ikasi genduan: nolakoa dan unibertsoa, konstelazioen izenak, Eguzkia nondik irteten eta sartzen dan...

Hona hemen gure astronauten argazki politak: 






BAKEAREN ASTEA

Pasadan astean, "Bakearen astea" ospatu gendun ikastolan. Ikasle eta irakasle guztiek bakearen garrantzia zein handia dan ikusi gendun.

Gaiagaz lotuta, lehenengo eta bigarren mailako ikasle guztien laguntzagaz,  Ostadarraren murala sortu gedun.  




Aste polit horri amaiera emateko, ikastolako kaperan batu ginan Bakearen eguneko ospakizuna aurrera eramateko. 















ELURRA IKASTOLAN!

Gaur ikastolara heldu garenean, zuri-zuri egoan. Zelako poza gurea! 
Etxera lehenago joan arren, asko disfrutatu dogu elurra. 












IHAUTERIAK 2015: SABANAKO ANIMALIAK!

Aurten ikastolako ihauteriak ospatzeko lepaluzez mozorrotu gara. Ikasleak oso pozik ibili dira mozorroa egiten eta gure dantza ensaiatzen. 

Hona hemen argazki polit batzuk:

















BASONDORA  JOAN  GARA!

Zein egun polita igaro genduan pasadan astean Basondon. Animalia piloa ikusi genduzan, baita euren ingurugiroa ezagutu. 

Gainera, sugea, kirikiñoa eta bestelako animalia batzuk ukitzeko aukera izan genduan.

Hona hemen argazki polit batzuk:




























ARTE EDERRETAKO MUSEOA BISITATZERA JOAN GARA! 

Pasadan astean  Arte Ederretako Museoa bisitatzera joan ginan. Bertan arteari buruzko gauza piloa ikasi genduan. 








 
AMA BIRJINAREN OSPAKIZUNA ETA ATHLETIC-EKO FINALA OSPATZEN!!

Ama Birjinaren hilabetea dala eta, pasadan
astean ospakizun batean batu ginan eskerrak emoteko eta loreak eskaintzeko. 









 Gainera, egun horretan Athletic finalera

 heltzea ospatu genduan. Ze politak egon

 ziran gelak apainduta!






No hay comentarios:

Publicar un comentario